XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

A. 2. Metodologia / Inteligentziaren eraikuntza haur bakoitzak egin behar du bere inguruan dauden objetoak, egoera ezberdinetan obserbatuz, aztertuz eta erlazionatuz.

Haurrek hau lortzeko, bere inguruan dauden objeto hoiek manipulatzeko beharra du.

Akzio-berbalizazio-errepresentazio grafiko eskema kontuan hartuz, manipulazio gabe haurrak ezin du errealitatearen kontzientzia hartu honek dakartzan ondorioekin.

Beraz, gure metodologia eskolaurreko mundua akzioz betetzea izango litzateke, lehen aipaturiko eskema progresiboki sartzen joango gara, antolatzen ditugun aktibitateen araberan.

Globalki hartuz, aktibitate hauek bi eratakoak antolatuko ditugu: - Espontaneoak. - Estrukturatuak.

Lehendabizikoak joku edo aktibitate espontaneoen bidez estrukturatzen dira.

Hau da, haurren jokua aprobetxatuz irakasleak antolatu dezake era batera aktibitate hori, toki bat emanez, bidezkoa iruditzen bazaio galdera batzuk eginez, arau batzuk sartuz eta abar.

Bigarren moetako aktibitateak, hau da, estrukturatuetan, ikasleak askatasun osoa du proposatzen zaion ekintzen barruan berak nahi duen erantzuna emateko.

Beraz, bi aktibitate moeta hauek elkar oso gertutik erlazionatuta daude, nahiz eta abiapuntu ezberdinetatik hasi.

A. 3. Antolaketa A. 3. 1. Gelak Eskolaurreko hiru gelak honela daude antolatuta: A gela: 3 urtekoak, 19 haur (12 euskaldun, 7 erdaldun).

B gela: 4 urtekoak, 17 haur (6 eta 11). D gela: 5 urtekoak, 20 haur (16 eta 4).

Hiru irakasle daudelarik, talde bakoitzak bere gela eta bere irakaslea du.

Beste alde batetik gela guztiak txoko edo espaziotan antolatuta daude.

Espazio denak desberdinak izanik, honela daude antolatuta: A gelan: - Konstrukzioak. - Ezagupen fisikoa. - Mahaiko jokuak.